Briganthya

Desertu urdin bat

Desertu urdin bat

Letras

Desertu urdin bat da Sahara
Touaregaren lepoko izara
Begian itsasoak islada
Kanpamentuan festa bat bada.

Galileako azken lurretan
Eguzkia sartzen da errekan,
Jeninek irripar bat haurretan
Kuku gordeka kale zaharretan.

Groznyk ba omen ditu lau parke
han ere bizi dira hil arte,
vaina gaur ezkontza bat daukate
martiriak ere hartu du parte.

Kandaharren azoka da plazan,
amonen karrotxoak goiz pasan,
agureak kartetan, tatxantxan,
ostatuetan argilak dantzan.

Mezkitatxo bat otoi hotsean,
Bagdad hiri zauritu hutsean,
ospitale bat bide atzean,
haur bat jaio da bart arratsean.

Begi sumindu eta nihintza,
poema bat berpiztu bailitza,
umeak kaleetan dabiltza,
heriotzari erne zaion bizitza

 

Info

 

 
« Lorein Destino Nuevos Aires Canciones Dueña de mis sueños »
Desarrollado por Tempografix

© 2017- 2012 | Briganthya