Briganthya

Gure Aita

Gure Aita

Letras

Gure bizitza bera itsaso bat baita
arrantzale finetan finena gure aita.

Olatu bat han dator, beste bat, ta beste bat
itsas ipuinek beti bukaera triste bat.

Kaian eman zizkigun hiru muxu labur?
Halaxe esan zigun betirako agur?

Amak kontatu zidan joan zela ilargira,
barran geunden batean txalupei begira.

Amak negar egiten du entzuterakoan
nik ere itsasora nahi nukeela joan.

Kaian eman zizkigun hiru muxu labur?
Halaxe esan zigun betirako agur?

Hemen zerk nauka eta, hara zerk narama?
Berdin maite baditut aita eta ama...

Joan nintzen ta aspaldian itsasoan nabil,
baina ez nuke nahiko kantu batean hil...

Itsas urrunen batean gure itsas argitzat
nik bilatuko ditut zure azken hitzak.

(Ez, zu, gau, zain... )

 

Info

 

 
« Su nombre es Sorey Destino Nuevos Aires Canciones Buen viaje »
Desarrollado por Tempografix

© 2017- 2012 | Briganthya