Ibilbidea

2000. urtean, Beasaingo musika-eskolako 8 musikari gazte, 18 urterekin, Folk musikaren aurkikuntzak harriturik, bere magiaz txundituta gelditzen dira, musika Zeltaz konkretuki. Beraien istrumentuen notak lotzeko elkartzea erabakitzen dute, Akordeoia, Whistles, Gaita eta Guitarra, besteak beste.

Hilabeteak aurrera doaz eta musika tradizionalaren hainbat estilo aurkitzen doaz, Irlandarra, Eskoziarra, Galiziarra, Asturiarra, Euskal Herrikoa…, guzti hauek Folk edo Word Music musikaren barnean amankomunean hainbat puntu dituztela ohartzen dira.

Bilerak hasi eta handik hilabete gutxira, itxaropentsu, proiektu horri izen bat ematea erabakitzen dute, Briganthya. Baina zein da izen horren esanahia? Zeltiarrak, aspaldiko garaietan, Brigantia izena ematen zien udan egiten zen solstizio ospakizunari. Izen hura gustatu zitzaien, edabe berezi batez apaindu eta Briganthya izena atera zen.

Briganthya taldeak, 2001eko Ekainaren 5ean, bere lehen kontzertua ematen du Ordizia-ko Erdi Aroko Jaialdia-ren barruan. Hainbesteko arrakasta izan zuen, Euskal Herriko eszenatoki desberdinetan jotzeko kontratazioak jasotzen hasi zela. Urte hartan bertan, Folk Nazio Jaialdietako ibilbidea ere aurkituko du, Espainiako jaialdirik zaharrenetariko batean, Moeche (A Coruña) herrian dagoen Irmandiño-ko Nazioarteko Jaialdi Zelta-ra jotzera gonbidatuak izanik. Galizian izandako arrakastaren ondoren, oraingo honetan, etxean, Folk jaialdirik ospetsuenetaz gozatuko dute, Getxo-ko Nazioarteko Jaialdiaz hain zuzen ere.

  • 2002-ko Otsailean, Briganthya-k "Ashèra" bere lehen diskoa kaleratzen du. "Ashèra” diskoak, 2002, 2003 eta 2004 urteetan zehar, izen handiko hainbat jaialdietan jotzera eramango du Briganthya; Segovia Folk, Pardiñas (Galizia), Mondariz (Galizia), Poborina Folk (Teruel), Zamora Folk, Ortigueira (Galizia), Burgos Folk, Xedré (Asturias), Via Celta (Madrid)…. izen handiko artistekin kartela partekatuz, Luar Na Lubre, Carlos Núñez, Celtas Cortos, Wolfstone, Kila, Hevia, Lúnasa, Solas, Gwendall, The Chieftains, Capercaillie, Carmen París, Allan Stivell, Dervish, Cristina Pato, Mercedes Peón, Susana Seivane, Gordon Duncan, John McSherry, Berrogüeto, Tejedor, Xosé Manuel Budiño eta Flook besteak beste.

2004-ko Ekainean, Briganthya, bere bigarren diskoa grabatzeko lanetan hasten da, hasieretako erreferente bezala zuen Luar Na Lubre Folk talde galiziarraren kolaborazioarekin. Luar Na Lubre-ko lau kideek, Bieito Romero (Gaita), Xavier Ferreiro (Perkusioak), Patxi Bermúdez (Bodhram) eta urte askotan abeslari izan zen Rosa Cedrón-ek (Ahotsa) parte hartuko dute. LNL-ren laguntza izan dute diskoa osatzen duten sei gaietan. Galiziarren laguntza izan du zalantzarik gabe Briganthya-ren lan musikalak.

  • 2005-ean, “Viaje de Bruxas” izeneko lan berri honek argia ikusten du Tecnosaga Espainiar disketxearen izenpean, Javi Area-k produzituta. Aipaturiko lanarekin, urte batzuk atzerago hasi zuten lana islatu nahi izan zuen, eta indarra hartzen ari zela adierazi.

2006. urtean, lan honek Nikaraguan zehar bira bat ematera eramango du Briganthya, 4 hiri eta agertoki garrantzitsuenetan joaz; Managuako Rubén Darío antzokian, Leon hiriko Auditorium nagusian eta Granadako Casa Los Tres Mundos Auditorium-ean. Kartela, kantautore nikaraguar prestigiotsu batekin partekatuz, Ramón Mejía-rekin, Grammy Latino-etara izendatua izan zen artista handia, "Perrozompopo" bezala ezagunagoa. Zalantzarik gabe, Briganthya-ri musika-kultura berriak ezagutzeko balio izango liokeen esperientzia aberasgarria izan zen bidai hau.

  • 2007-ko Irailean, Mosaic disketxe Frantziarra "Viaje de Bruxas" diskotaz jabetu eta Estatu Frantziarrean zehar jotzen hasten da. 2008, 2009 eta 2010 urteetako lan honen fruitu, Zas Nazioarteko Jaialdia (Galizia), Callobre-ko Jaialdia (Galizia), Comillas-ekoa (Kantabria), Expo-ko Anfiteatrokoa (Zaragoza) besteak beste. Briganthya-k Frantzian hasten du bere bidai berria, horien artean, Donibane Lohitzune, Meilhan, Lignières Sonneville, Baiona eta Biarritz herrietan joaz.

Sighisoarako (Errumania) Erdi Aroko Jaialdian parte hartzera gonbidatzen dute. Vlad el Empalador gaztelu bera hartuaz (Drakula izenez ezaguna dena), inguru magiko eta berdingabean.

Zalantzarik gabe, urte guzti hauetako emanaldiek, Briganthya-k Zelta musika edo World Music-aren panorama barruan eragina izan dezala izan dute.

2011. urtean, Briganthya-k garai berri bat hasten du, Maialen Errotabeheren ahots berriarekin, Ane Lasa-k (Pianoa) eta Laura Latienda-k (Ahotsa) taldea utzi ondoren. Ñabardurez eta energiaz beteriko ahots berezia, taldearen musika kementsuarekin konbinatzean magia aurkituko dutelarik.

  • Urte guzti honetan zehar, Briganthya bere lanean murgiltzen da, "Destino Nuevos Aires" izeneko lan berria editatzeko, Maialen-en ahots indartsuarekin. 2011-an estudioetan sartzen da. Ekoizpen lanetan, Matthieu Haramboure eta Soinu-Ingeniari bezala Paxkal Etxepare direlarik.

  • Briganthya-k hainbat kolaborazio izango ditu lan honetarako, beste batzuen artean, Antón Davila (Celtas Cortos) Uilleann Pipe eta Whistles-arekin eta Diego Galaz biolina (La Musgaña) nabarmentzen direlarik.

Lan berri honetako grabazioan hasitako bideak, David Feito “El Sueño de Morfeo” musika-taldeko liderra ezagutzeko aukera ematen digu. Gitarra, Bouzouki eta koruen kolaborazioaz gain, Briganthya-rako abestia sortzeko eta produzitzeko apostu egiten du. Zalantzarik gabe, emaitza bikaina lortuz.

Eta estazio guzti hauen ondoren, "Destino Nuevos Aires" disko berria kaleratzen dute, izenak dioen bezala musika ibilbide berria ekarriko duena. Taldearen esentzia, Maialen Errotabehere-ren ahots kementsuarekin konbinatuta, inor axolagabe utziko ez duen apustu erakargarri eta arriskutsua.

Eszenatokietatik bi urteko geldialdiaren ondoren 2016- ko bukaeran David Fernandez eta Dani Condek, sentsazio berrien bila bidai berri bat hastea erabakitzen dute. Bidai honetara Eneko de la Fuente gehitzen zaie, Briganthya taldearen sortzaileetako bat Dani eta Davidekin batera, instrumentu musikaletan ezaguna zaion aldakortasuna gehituz ( esku soinua, Bodhram, Didgeriddo eta ahotsa). Beranduxeago, hirukoteak geldialdi berri bat egingo du, laukote berri honen azken kidea izango dena gehitzeko, Edu Anderez (Gitarra). Azken honek, ezaguna duen ibilbide musikal zabalaz, Folk-a ulertzeko kontzeptu ezberdin bat eskainiko dio taldeari.


2017-an Briganthya aupatuko dute, formakuntza berri honekin, eszenatokietan abentura berri bat, dudarik gabe inor axolagabe ez duena utziko. Esentzia eta magia musikala zihurtatuta daude!

 

scroll back to top

Bideoklipa Berria

      "The Patilla´s Home"

 

 
 
 
 
 
 
 
 

Bideoklipa berria

        "Swallow´s tail"


 
 

Twitter

Desarrollado por Tempografix

© 2017- 2012 | Briganthya